XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

lotura berezia sortu zuen bien artean.

Elizabeth oinordekoa eta honen senarra Edinburgoko Dukea Kenian zeuden berri txarra eman zietenean.

Berehala itzuli ziren eta Churchillek bere babes osoa eman zion zendutakoaren alabari.

Erregina berriak eta lehen ministroak maitasun handia zioten elkarri aspalditik eta azken honek bere aita bailitzan aholkatzen zuen.

1953an Elizabeth-ek Sir titulua eman zion eta ordutik aurrera Sir Winston Churchill bihurtu zen.

Urte horretan, gainera, Literaturako Nobel Saria ere jaso zuen, bere bizitza osoan zehar idatzitakoengatik.

Hori ohore handia izan zen berarentzat, politikaz gain zuen beste grina nagusiaren ordainetan jaso zezakeen saririk garrantzitsuena baitzen hura.

Elizabeth II.aren koroatze ekitaldirako Churchillek lan handia egin zuen, neke gabe aritu baitzen xehetasun guztiak prestatzen.

Bazekien mundu osoa egongo zela bertara so eta ez zuen ezerk huts egiterik nahi.

Hori gutxi balitz, Commonwealth-eko lehen ministroen bileran ere aritu zen eta, Eden ministroa gaixorik zegoenez, kanpo arazoen ardura bere gain hartu behar izan zuen denboraldi batez.